XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Espaina: nazio handi bat (mila ta piko kilometro luze ta ez dakit zenbat zabal).

- Benetan osasungarria Londresko erdialdetik bizikletaz ibiltzea: eskertzen dute birikek izugarri!.

- Lau hilabetez Londresen egon nahi baldin badut, hobe burutik argi ibiltzea: holakorik gertatuko litzaidakeen lehendabiziko aldia izango balitz ere.

- Londresera etorri eta ingelesa ikasteari ekiten diot: non aurkituko ote dudan iradokimenik? Ingeles-hiztegian ote?.

- Zerbitzari neskak berriro min hartu du ganibetaz: Ez omen zuen oso ondo hartu.

- Zerbitzari indiarrak zazpi hitz baino gehiago ez dizkit zuzendu bi hilabetetan: sekulan ezagutu dudan neskarik xarmangarriena zara! Nirekin ezkontzerik nahi?.

Aski, aski. Pikutara ironiak.

Arriskutsuak ere izan daitezke.

Pixka bat ondo dago, gehiegitu gabe baina.

Nolako txakur itsusi emakume horrena: hartz inurrijalea dirudi-eta.

Londresen naizen artean olerkia irakurtzean ihardungo banu, Donostiara itzul ninteke olerki-xorta polit bat besapean.

Izpiritua zabaldu zait hemen eta.

Soho-Soho.

Non sartuta ote nago? Uste dut harantz joan beharko nukeela.

Ezagun egiten zaizkit horko etxeak... Bai, bide onetik noa.

Londresi gehiago aterako niolakoan etorri nintzen hona.

Batzutan, aspaldi hontan batez ere, iraganiko egun eta asteak kontatzen ditut soldaduskan banengo bezala.

Etxera bihurtu ezkero, agian orduan izango naiz hiri honetan gozatutako balizko zoriontasuna juzgatzeko gauza, ordurako beranduegi izango bada ere.

Beranduegi? Betiko nahasketa, betiko alde mistikoa.

Ene burutik ihes egin kilometroak erabiliz, ene pasaporteari zigiluak jarriz.

Zein ondorio aterako ote ditut azkenez? Bizitza aurrera dihoala, aurpegia aldatu egin zaidala eta aldatze hori dela nire iraganaz gelditutako arrasto bakarra.

Kafetegiko nagusiak goizero edaten du vodka-botila txiki bat.

Ez da harritzekoa, ez.

Hamar-hamabi ordu sartzen ditu egunero han, lanean. Eta zertarako?.